XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaber idatziz, Odon ez zen umorearekin zekena.

Ikus, adibidez, La fundación de Vitoria. ¿Leovigildo o Sancho de Navarra? artikulua (bidenabar, zenbait kondairagilek eta kondairagile-gaik hobeko dute artikulu hori irakurri, Victoriacum eta ingurukoak harrotu baino lehen).

Jakina, inoiz edo behin ziria ezin izan zitekeen nabarmenegia, esaterako, Miles gloriosus aipamena Primo de Rivera diktadoreari egoztean.

Eta epai-mahaiak solasera (bakar-solasera, badakit) etorri direnez gero, esan dezagun, De mortuis hari kalte egin gabe, hortxe zuela Apraizek, izatekotan, misoginia.

Hots, uste zuen, zuzen nahiz oker beste kontu bat da, akademi arrazoinak ez zirenak tartekatzen zirela emakume-epailariengan.

Hortik lekora, gure mutil-zaharrari ez zitzaizkion andereak gaitzi.

Canariasen ezkontzeko zorian izan zen eta gero, denbora luzean, andere katalan batekin eduki zuen harremana.

Liberal familian sortua, baina liberal foruzalean (horrelako askazia bazen, noski, gure arteko batzuek eta besteek nahi ez badute ere), erakargarri zitzaion politika: hamalau urterekin Centro Vascoko kidea zen (Oriente, hau da, egun Posta kalean), eta PNV utzi zuen Aiara aldean karlistekiko hitzarmen baten berri jakin zuenean.

Acción Nacionalista Vascan sorreratik bertatik ikusten dugu Odon Apraiz, Ortueta, Garate eta anitz gogaide bezala.

Testuak ontzen zituen (hala nola oinarrizko agiriak eta erlijioaren irakasteak) eta Eibarren bizi zenean Erdiko Deba Arroko ordezkari aritu zen.

Liberaltasuna zela medio, galduriko parabisu hartan, ongi konpontzen ziren Gasteizen ANVkoak-eta errepublikazaleekin.

Behin, Alava Republicanaren ale oso bat Odonek bakarrik eginik kaleratu zen.

Nazioarteko eremua ere begiratzen zuen Apraizek, euskaldunen arazoa haizatzeko.

Ekintza horren lekukoak dira, besteak beste, Joan Estelrich-ekiko (1896-1958) gutuneria, Geñeveko Nazioen Elkartearen inguruan.

Alfer lana litzateke hemen Apraizen bibliografia, ezta hautapen bat ere, aipatzen hastea.

Isidor Baztarrikak egina du sail hori, 1981an argitaratu zen omenaldi-liburuan (1) Homenaje a Odon de Apraiz. Odon Apraizi omenaldia. Arabako Diputazioa, Gasteiz, 1981.. Euskaltzaindiak bere gorazarrea eskainia zion 1976an, eta zortzi urte lehenago euskaltzain ohorezko izendatu.

Euskal Herriko Adiskideek 1974ean izendatu zuten ohorezko bazkide, eta Eusko Ikaskuntzak, berriz, Manuel Lekuona Saria eman iaz, bizi guztiko haren lana haintzat harturik.

Lan hau, noski, hobeki isladatuko da Odonen argitaragabeak plazaratuko direnean.

Horra gure nahia: Apraizen heriotzaren urtemugan eskura izatea.

Horra gure nahia: Apraizen heriotzaren urtemugan eskura izatea.